Zenbait datu (Asteasu)

 

           Asteasun 1.484 pertsona bizi dira gaur egun, horietatik 692 emakumeak dira eta 792 gizonezkoak.

           Plazan kale gehienak elkartzen dira. Nahikoa aparkalekuak daude kotxe gutxi dagoelako.

           Asteasuk zerbitzu dezente eskaintzen ditu: bi ile-apaindegi, bi harategi, hiru taberna, kafetegi bat, supermerkatua, kotxe-tailerra, kutxa eta botika.

 Asteasuko eliza   

                 Plaza inguruan toki publiko hauek aurkitzen dira: udaletxea, liburutegia eta polikiroldegia.

             Herria ez da behekoa bakarrik. Goian Elizmendi izeneko auzo bat dago eta bertan eliza eta eskola daude.

             Informazio gehiago nahi baduzu bisitatu www.asteasu.net webgunea.