|
1990ko
hamarkada hasieran, ikasle kopurua gutxitzen hasi zenean, maila
batzuk talde berean bildu beharrean aurkitu ginen. Horrekin batera
iristear zegoen Hezkuntza Erreforma
zela eta eskolako lan egiteko era egokitu eta
irakasleriaren prestaketa burutu beharra zegoela ikusi genuen.
Prestaketa horretan, elkarlanean aritzeko - irakasleok eta
gurasoak- talderen
batean lana egitearen beharra sumatu genuen. Hori dela eta,
Tolosaldean ordurako lanean ari zen ESKOLA TXIKITAKO TALDEAN
sartzeko komenentziaz hitz egiten hasi ginen. Ikusten ziren
arrazoiak hauexek izan ziren:
·
Ezaugarri
beretsuko irakasleria izatea: nekazal girokoak ugari, euskal
elebakarrak neurri handi batean, antzeko kultura erreferentziak,
ikasmaila bat baino gehiago talde berean ( gure kasuan ez
guztietan)...
·
Hezkuntza
Erreformarekin gure eskola HH eta LHko eskola izango zen
aurrerantzean ( inguruko eskola txikien antzera).
·
Hezkuntza
Erreformaren aurrean metodologi arloan landu beharrekoa taldean
lantzearen abantaila.
·
Eskolako
gurasoak, beste guraso taldeekin, elkarlanean aritzeko gune
aproposa zela uste izatea.
Era horretan hasi ginen lanean, irakasle taldeetan eta
gurasoenetan parte hartuz eta horrela jarraitzen dugu. Ikasturtez
ikasturte aztertu izan da partaidetza eta jarraitzearen aldeko
apustua egiten jarraitzen dugu. Geroak esango du noiz arte
jarraituko dugun taldekide izaten- Larraul eta Asteasu hazten ari
den neurrian ari baita hazten gure eskola ere-. Une honetan berriro ikasmaila bakoitzeko gela
bat dugu, eta, ESKOLA TXIKIEK DUTEN EZAUGARRI nagusiena (
ikasmailak bateratuta) edukitzeari utzi diogu.
Oharra: 90-91 izan genuen ikasmailak bildutako lehen taldea,
geroztik beti eduki ditugu bat edo bi ( ikasturte
batean hiru); 2001-2002an "linea oso bat”
osatu zitzaigun eta aurrerantzean urte
batzuetan ikasmaila bakoitzeko talde bat
izango dugulakoan gaude.
|